Züi
Pertsonala
Septiembre 2020
Grasshopper herraminta erabiliz landutako proiektu pertsonal bat. Edozein gainazal hartu dezakeen lampara parametrikoa.



Arturo Tedeschiren AAD ALGORITHMS-AIDED DESIGN liburuaren laguntzarekin, proiektu bat egin nuen liburuko ikasgaien praktika gisa. Diseinu parametrikoa interesatzen zaidan diseinu esparrua da, eta liburu honek asko lagundu zidan.
Züi lanpararen kontzeptua da, lanpara osatzen duten parametroei esker hainbat lur eta espaziotara egokitzeko gai dena. Züi LED argia igortzen duten bi elementuk osatzen dute. Altuera gehien duen elementuak tulipa bat du goialdean, eta garaiera txikiena duen elementuak belar-izpi baten forma du. Elkarrekin, bi elementuek erabat pertsonalizagarria den lanpara bat osatzen dute, elementu kopurua, oinarriaren neurriak eta elementu bakoitzaren altuera aldakorrak izan daitezen.